- – Irailaren 1ean eratu zen BAT-ETORRI/ CONSENSO gure kolektiboa, elkarteetako ordezkariek eta plataformetako kideek –maila pertsonalean- eratuta (behean eransten dira izena). Helburua hau da: pentsiodunen mugimendua bultzatzea eta Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko zubiak eraikitzea.
- – Lurralde horietako pentsiodunen kolektibo bat ordezkatzen dugu, eta gure asmoa da pentsiodunen mugimendua kohesionatzea; eskaerek Pentsio Publikoetan izatea ardatza, langile aktiboenak errespetatuz; alderdikeriarik gabeko iritzia ematea, eta aukera pertsonal guztiak errespetatzea mugimendu honetan denok sartu ahal garelako.
- – Ideia hauek zehazteko, “Pentsio publikoak, bizimodu duin baterako bermea” izeneko dokumentua prestatu dugu. Bertan, proposatzen ditugun oinarrizko eskaerak eta horiek defendatzeko arrazoiak adierazten ditugu, baita gure mugimenduan elkartasuna indartzeko ditugun ideiak ere. Zuen eskura daukazue aipatutako dokumentua.
- – Mugimendurako beste ekarpena bat da gure ideia-sorta. Pentsioen arazoa azaltzen du eta, zehazki, pentsio publikoen bideragarritasuna. Legea aldatzen bada, zentzurik gabeko argudioak agerian uzten ditu eta pentsatzeko moduetako aniztasuna errespetatzeko bidea erakusten du. Laguntasunaren lotura elkarrizketaren eta adostasunaren bidez bakarrik lortzen direla azaltzen da.
- – Egoera politikoa kontuan izanik, eta pentsio publikoen aldeko politika argirik ez dagoenez, pentsiodun guztiak gonbidatzen ditugu gure plazetan egiten diren kontzentrazioekin eta manifestazioekin jarraitzera eta Adinekoan Nazioarteko Egun tradizionala ospatzera.
- – Ekimen guztiak ongi etorriak dira eta haietan parte hartzera animatzen dugu jendea, hala nola Bilbotik Madrilerako oinezko Ibilaldia eta urriaren 16an diputatuen kongresuan egingo den kontzentrazioa, baita sindikatuak eta gizarte elkarteak EAEn eta Nafarroako Foru Komunitatean udazkenerako prestatzen ari den Mobilizazio Egunera ere.
- – Pentsionistak eta batez ere emakumeok –gu baikara murrizketen ondorioak gehien pairatzen ditugunak- interes berezia daukagu mobilizazio egun hori arrakastatsua izan dadila eta horregatik, unitarioa izan behar duela uste dugu deialdia egiten duen talde bakoitzaren eskaerei eta gizarte eragile bakoitzak zehazten dituen parte hartzeko moduei balioa emanez. Ildo horretatik, pentsiodunen mugimenduak ez du ezer proposatzen eta ez du jarrerarik adierazten sindikatuek Egun horretarako hartzen dituzten erabakiei buruz. Egun hori, konpromisoa eta egun horri buruz hartzen diren akordioak defendatzen ditugu, deialdia egiten duten kolektiboen iritziak eta erabakiak errespetatuz.
- – Azkenik, bihotz-bihotzez zoriondu nahi ditugu pentsio publikoen aldeko mobilizazioetan parte hartzen duten guztiok, pentsioen eguneratzeak hobetu dezala bizitzaren kostuaren indizea, 1080 euroko gutxieneko pentsioa ahalbidetu dezala eta pentsioen iraunkortasuna bermatu dadila datorren hamarkadatik harago.
Donostian, 2019ko irailaren 26an
“Pentsio publikoak, bizimodu duin baterako bermea” dokumentua landu, eztabaidatu, zuzendu eta onartu dutenen zerrenda. Aipatutako elkarteetako ordezkariak eta plataformetako kideak –maila pertsonalean- eratuta.
Victorio Abalia (Donostialdeko FEVAAS elkarteko presidentea), Miguel Gortari (Donostialdeko FEVAAS elkarteko bozermailea), Jose Luis Elosua (NAGUSILAN elkarteko presidentea), Maite Jauregui (NAGUSILAN), Juantxo Dominguez (RED DE PENSIONISTAS elkarteko bozeramailea), Alberto Martínez (RED DE PENSIONISTAS), Jose Agustín Arrieta (AGIJUPENS elkarteko presidentea), Félix Elcoroibide (AGiJUPENS), Antton Ibargutxi (ASPALGI elkarteko presidentea), Pilar Rojo (ASPALGI), Miguel Calvillo (HELDUAK ADI elkartea), José Manuel Susperregi (HELDUAK ADI), Juan Mari Tomasena (GEPE elkarteko presidentea), Antton Carrera (GEPE), Jesús Oceja (Gipuzkoako COESPE ), Andrés Bergaz (COESPE Gipuzkoa), Vitaliano Rodríguez (Zumarragako Plataforma), Nieves Uranga (Hondarribiko Plataforma), Ana Gallén (Zarauzko Plataformako bozeramailea), Arrate Berasaluce (Eibarko Plataforma), Marisa Martin (Larsarte-Oria koordinakundearen bozeramailea), Marian Esnaola (Donostiako Alderdi Eder Plataforma), Marcos Tolosa (Hernaniko Plataforma), Floren Moro (Pasaiako Plataforma), Jokin Uranga (Irungo Plataforma), Jose Antonio Nafarrete ( Arrasateko Plataforma), Valeri Viguera (Andoaingo Plataforma).