Pentsiodunok erantzukizunez betetzen ditugu osasun agintariek hartutako isolamenduko, garbitasunezko eta distantzia neurrien aginduak. Kutsatutako eta hildakoen kopuruari buruzko datuak kezkaz eta frustrazioarekin ikusten ditugu, eta oso kezkatuta gaude bi talde hauetan pentsiodunen portzentaia garrantzitsua eta handiagatik.
BAT ETORRI-tik COVID-19-ren biktimen senideei eta ingurukoei doluminak helarazten dizkiegu.
Pandemia honek gabezia larriak agertu ditu osasunbidea eta sorospen sisteman eta adineko pertsonen zaintza eta arreta zuzenean eragiten dutenak gainera. Sektore publikoa indartu behar da:
- Giza eta material baliabide nahikoak hornitzea etxeko eta egoitzetako zainketan (arreta pertsonalizatua, osasun geriatrikoa, duintasunezko lana, tratu txarrik eta murrizketarik gabeko espazioak …)
- ETXEAN BIZI bezalako proiektuak sustatzea, adinekoek nahi duten bezala, etxean ahalik eta denbora gehien irautea bilatzen
Adinekoentzako arreta, Ongizate Estatuaren oinarrizko zutabekoa, ezin da erakunde pribatuen negozioaren menpe egon. Azken asteetako gertakari triste eta lotsagarriak ezin dira berriro gertatu. INOIZ ERE EZ.
Oso kezkatuta gaude pandemiak ekonomian eta enpleguan izan ditzakeen ondorioek eragin zuzena duten enpresa handietan eta ETEetan; soldatapekoen eta autonomoen artean… Ardura eta elkartasun dosi handiak beharko ditugu etorkizunari aurre egiteko.
Krisi honetatik ateratzeak gehiengo sozialaren arazoak eta beharrak erdigunean kokatzen dituzten erantzukizun eta elkartasunez diseinatutako neurri berriak eskatzen ditu, eta eskubideen mozketak edo galerak eragiten ez dituztenak.
BAT ETORRI-tik, errespetua eta elkartasuna nagusi diren gizarte bidezkoago, zuzenago eta biziago baten alde lanean jarraitzeko aukera eskaintzen dugu.