PERTSONA NAGUSIAK KORONABIRUSAREN AURREAN.

BAT ETORI Gipuzkoako Pentsio Sistema Publikoaren defentsarako plataforma gisa,  koronobirusaren hedapena dela-ta bizi dugun une larri hauetan adierazi nahi du, adineko talde batzuek bizi duten egoera dramatikoaz dugun kezka; batez ere, hirugarren adinekoen egoitzetan aurkitzen diren egoliarrak.

Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkiogu mundu sozio-sanitarioko pertsona profesional guztiei, zaintzaileei eta infekzioaz kutsatzeko arriskuan lan egiten duten profesionaleei, batzuk beharrezko segurtasun neurririk gabe; eta nola ez orainarteko biktima guztiei gure elkartasuna adieraziz.

Badakigu adineko asko gaixotasun honen ondorioak bai ospitaleetan edo beren etxeetan pairatzen ari direla; beste batzuk egoitzetan, irteerarik edo bisitak jasotzeko gai izan gabe, kutsatzeko arriskua murrizteko, baina nahi gabeko bakardadea jasanez.

Egoitza batzuetan gertatzen den egoeraz kezkaturik gaude, hedabideetan berriki argitaratutako albisteen arabera. Zentro edo gune horiek kontrolatzeko eta gainbegiratzeko neurririk handienak hartzeko eskatzen dugu, eta arreta duina bermatzea adinekoei eta segurtasun baldintzak zerbitzatzen dituzten langileei.

Adineko pertsonei arreta ematea ongizate estatuaren zutabeetako bat da, persona horiei merezi duten arreta bermatzeko beharrezko baliabideak eman behar bai-zaizkie.

Laburbilduz, positiboak izan nahi dugu gure adinekoen ongizatea ziurtatzeko, haien interesak defendatzeko eta bidezko eta zuzentasunezko gizarte politika egiteko. Halako zaintza funtsezko zerbitzu publikoa izatearen aldeko apustua egiten dugu.

Espero dugu gizarte hutsune izugarri hau, gaur egun koronabirusak osatutakoa, deliberamendu eta erabaki sozial ausartagoekin eta sozialagoekin  lortuko dela.

Beraz, defendatzen dugu osasun krisi honen ondorioz, ez dela pertsona edo familiarik etxerik gabe eta baztertuta geratuko. Beraz, oinarrizko diru-sarrera duin baten ziurtasuna eskatzen dugu (gutxieneko errenta soziala), egoera ekonomiko larrian dauden guztiei bizitza duina bermatzeko.

Donostian, 2020ko martxoaren 27ª

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s