KONTUZ, BAINA JARRAITU EGITEN DUGU

Pentsiodunok oso egoera gogorra bizi dugu. Lehenik eta behin, pandemiagatik eta Gipuzkoako lurraldean, hiri askotan bezala, eremu gorrian sartu garelako (alerta maila gorena).

UCISen ospitaleratze- eta okupazio-maila handia in crescendo/goruntz doa, eta gure ospitaleen saturazio-arriskua gero eta handiagoa da; ondorioz, gure osasun-langileen nekea, gogaitzea eta etsipena.


Beste datu kezkagarri bat adinekoen egoitzetako egoera da. Batez ere, kontuan hartzen baditugu orain arte kaltetuta egon diren erabiltzaileen eta langileen kopuru kezkagarriak.


Aurpegia, izena eta abizenak dituzten pertsonez ari gara. Ezin gara datu estatistiko hotzekin bakarrik geratu. Beharrezkoa da publikoa, guztiona eta elkarrekiko laguntza indartzea. Osasun Publikoari kalitatezko arreta ahalbidetzen duten giza baliabideak eta osasun-baliabideak ematea. Premiazkoa da osasun-langileek pairatzen duten prekarietatearekin eta murrizketekin amaitzea. Era berean, premiazkoa da sare publiko soziosanitarioa indartzea eta adineko pertsonen zainketen arreta fiskalizatzea, bai etxez etxeko zerbitzuan, bai egoitzetan, beharrezko baliabideekin eta kalitatezko enpleguarekin.

ÇBestalde, oso kezkagarria da pentsioei buruz komunikabideetan agertzen ari diren proposamenek duten ziurgabetasuna. Proposamen horietako batzuk interes handikoak dira finantza-erakundeetatik, Espainiako Bankua edo Enpresarien Zirkulua, besteak beste, nahasmena sortzeko eta arreta gure benetako eskaeretara desbideratzeko.


BAT ETORRI/CONSENSO Gipuzkoako pentsiodunen kolektiboak
 berretsi egiten du gure oinarrizko 5 puntuen defentsa. Eta presionatzen jarraituko dugu lortu arte. Jakin badakigu, pandemia garai hauetan, bizi dugun une gogorrera egokitu behar dugula gure presioa. Pandemia hasi arte arrakastaz egin izan ditugun mobilizazio masiboak, gaur egun ez dira posible. Eta BAT ETORRI/CONSENSO oso arduratsuak izango gara zentzu horretan.

Baina argi gera dadila, pandemiarekin edo pandemiarik gabe, gure eskubideak exijitzen jarraituko dugula. Pentsio publiko duinen defentsan presioa egiten jarraitzeko baliabideak bilatuz; gutxieneko pentsioak azpimarratuz, hilabete amaierara iristeko zailtasunak dituzten eta gehienak emakumeak diren pentsiodunei eragiten dietelako.

GOBERNATZEN DUENAK, EDOZEIN DELARIK, PENTSIO PUBLIKOAK ZAINTZEN ETA BABESTEN DIRA.

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s